Bertako Tomatea

(Eusko Label)

 

 

 

Orokortasunak

 

Betidanik estimatu izan da duen zapore bikainagatik eta urtsutasunagatik. Landatzen diren barietateei kontsumitzailearen gustuetara egokituak lurraren eta eguratsaren berezitasunei, ekoizte-sistemei hala nola zaintza bereziei esker ezaugarriengatik oso estimatua den tomatea lortzen da.

Euskal Herrian ekoizten diren eta araudi espezifiko batean ezarritako kalitate mailak eta bereizgarriak betetzen dituen tomateak kontsumitzaileak bereiz ditzan sortu zen Tomatearen Kalitatezko Eusko Labela.

Eusko Label Kalitatea bermatzen duen zigilua eta produktuaren logotipoa daramaten etiketen bidez berezituta merkaturatzen dugu beti Kalitatezko Euskal Labela duen tomatea. Honela merkaturatzen da:

 

Zelulosa birziklagarrizko erretilu berezietan, zenbait unitate, film garden batez estalita, manipulaziotik babesteko. Erretilu bakoitzak, identifikazio gisa, Eusko Labelen kontrol-etiketa darama zenbaki batekin eta logotipoarekin.

Aleka, erosleak nahiago duena aukeratu dezan. Kalitateko Eusko Labela duen Tomatearen logotipoarekin kontrol-etiketa txiki bat darama ale bakoitzak identifikazio gisara.

 

 

Tomate-lorearentzako polinizatze-sistema ekologikoa.

Irudi hauek erakusten duten bezala.

 

       

 

Tomate-landarea suntsitzen duten animalien aurkako sistema naturala

Irudi hauek erakusten duten bezala.

 

 

 

 

 

 

Ezaugarri orokorrak

 

Tomatea Euskal Herrian ekoizten eta ontziratzen da.

Zaporeagatik eta urtsutasunagatik preziatuenak diren tomate-barietateak baino ezin izango dira landatu Kalitatearen Eusko Labelarekin sailkatuak izateko.

Tomateak zaporerik onena izan dezan lortzeko, landarean dagoela ontzen hasi ondoren biltzen dugu; ez dugu tomatea heldugabe biltzen uzten.

Itxura ildaskatua du, eta gorri-berdea da; Euskal Herriko Tomateak betidanik izan ditu berezitasun horiek eta oso estimatuak dira kontsumitzaileen artean.

Tomate onenen artetik aukeratzen dira, eta 60 mm baino tamaina handiagokoak izaten dira, baina kalibre homogeneoarekin merkaturatzen dira.

Ekoizpena bereziki zaintzen dugu eta ingurumenarekiko errespetutsuenak diren laborantza-teknikak erabiltzen ditugu.

 

 

 

Kalitatea

 

Araudian ezarritako baldintza espezifikoak betetzen dituzten tomateak baino ez dira Kalitateko Eusko Labelarekin merkaturatzen.

 

Kalitateko Euskal Labela duen tomatea ahogozo ederrekoa da entsaladan; izan ere, haren zaporea eta urtsutasuna hala dastatzen dira ondoen.

 

   

 

 

 
 
     

 

| Gu | Produktuak | Euskal Baserri | Ziurtapena | Ekoizpen | Harremana | Enplegua | Hasiera |

Horticultura ALBERRO S.L. – S.A.T. Alberro

Avda. Troia No. 23 Nave 2A9 Apdo. de Correos 21, Astigarraga - Gipuzkoa, CP 20115. Tel. (0034) 943100717 - Fax. (0034) 943009820

Diseño web: www.emcperu.com