|
XIX. mendeaz geroztik ari da Alberro Arregi familia nekazaritzan, ekosistemaren jasangarritasuna eta Donostialdeako landa-ingurunearen garapena sustatzen.
Hasiera batean, Urumea ibai-ertzean, Ergobin (Astigarragako udal-barrutian) kokatua, Euskal Herriko nekazaritza-lur hoberenak lantzen ditu.- GFA-ren arabera.
Alberro familiak Urumea bailaran lehen sektoreko ekoizpenera bideratu zuen bere lan nekeza.
Juangitenenea baserrian, honela deitzen zen, baratzezaintzan, abeltzaintzan eta sagardogintzan aritzen ziren.
Web honetako lehenengo orrian Juangitene baserriaren argazki bat ikus dezakezue.
Behitegia alboratuz, ahalegin guztiak baratzezaintzan jartzea erabaki zuen adostasunez Alberro-Osa familiak 80. hamarkadan.
Nekazaritzako ustiapena asko aldatzen ari da, hori dela eta, instalazioen berritzearen eta arrakastaren onerako, elikagaien manipulaziorako instalakuntza berriak ditu 2008az geroztik. Bai eta bulego, biltegi, hozkailu eta aldagela berriak ere, besteak beste.
Gure sektoreak behar duen bultzadaz jabetzen garenez, datozen urteotan inbertsioak egingo ditugu ikerketan, garapenean eta berrikuntzan, CO2 igorpenak gutxitzeko energia-iturri berriak etengabe bilatuz, eta gure instalakuntzetako laborantza-produktuen energia-gastuak murrizteari lehentasuna emanez.
Ver mapa más grande
ALBERRO Baratzezaintza enpresaren egungo ikuspegiaren isla da Web honetako informazioa.
Web orriaren helburu bakarra informazioa ematea da.
Erabiltzailearen erantzukizuna da Copyrightari buruzko lege guztiak betetzea. Copyright eskubideak mugatu ezean, ALBERRO baratzezaintza enpresaren idatzizko baimenik gabe ezin da dokumentu edo web orri osoaren edota zati baten kopiarik egin, ezin da berreskuratze-sistema batean sartu edo gorde, eta ezin da igorri bitartekoa (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabaketa edo beste bat) edo helburua edozein dela ere.
|
|