Euskal Baserri. Jatorriaren bermea

 

 

 

Orokortasunak

Euskal Herrian ekoizten diren produktuen kalitatea eta jatorria egiaztatzen dituen Kalitatea Fundazioaren berme-marka bat da Euskal Baserri.

 

Produktuaren definizioa eta ezaugarriak

Euskal Herriko baserritarrok arreta bereziz landu izan ditugu gure fruta eta barazkiak belaunaldiz belaunaldi. Kalitatezko produktuak ekoitzi beharraz jabeturik, eta lurraren eta klimatologiaren ezaugarri bereziez baliatuta, kontsumitzaileak asko estimatzen dituen produktuak lortu izan ditugu beti.

 

 

Euskal Baserri: Jatorriaren bermea

Hala, EUSKAL BASERRI Euskal Herriko fruten eta barazkien jatorria bermatzeko marka jaio zen 1993an.
Hona gure helburuak:

 

Kontsumitzailearen zerbitzura egotea, eta fruten eta barazkien jatorria zalantzarik gabe identifikatzeko aukera ematea.

Kontsumitzailearentzat kalitate mailarik gorena bermatzea identifikatutako produktu horietan.

Iruzurra saihestea, eta horretarako, kontrol- eta ikuskapen-sistema iraunkorra ezartzea.

Gure nekazari-baserritar lana defendatzea, eta eskaintzen ditugun produktuak eta haien kalitatea kontsumitzaileak estima eta bereiz ditzan posible egitea.

 

Marka garatzearekin batera, haren erabilera arautzeko sistema bat ere ezarri da: Euskal Baserriren berariazko araudia.

 

Euskal Baserriren identifikazio-sistema.

Ontzi, aurkezpen-kaxa eta etiketa espezifikoak produktu bakoitzari egokiturik zehaztu ditugu, merkatuan erraz bereizteko modukoak izan daitezen.

Euskal Baserrirekin azkar eta berme osoarekin aukera ditzake kontsumitzaileak Euskal Herriko fruitu eta barazkiak.

Kalitatea eta jatorria bermatzen ditu, eta gure produktuak erraz bereizten laguntzen digu.

Aparteko eta lehenengo kategoriako barazkiak eta fruituak baino ez dira identifikatuko "Euskal Baserri" markarekin.

Hona nola ontziratzen ditugun elikagaiak modalitate honetan:

 

Kontsumitzaileari aleka saltzeko

Erakusgai jartzeko edo aurkezteko kartoizko edo antzeko kaxatan, aleka saltzeko ontziratu gabe, baina ale bakoitzean "Euskal Baserri" bereizgarria ipinita.

 

Landarea ongi haz dadin eta fruitu ederrak eman ditzan, laborantza-teknika egokienak erabiltzen ditugu produktu bakoitzarentzat, eta zereginak eta prozesuak bereziki zaintzen ditugu.

Heldutasun unerik egokienean biltzen dira elikagaiak, eta arreta berezia jartzen dugu fruituak ez kaltetzeko.

 

   

 

Kalitatearen parametro nagusiak ziurtatzeko, bildu aurretik zein gordetzeko eta errefrigeratzeko unean neurtzen eta ikuskatzen dira produktuak.

Honako hauek dira gure produktu identifikatuak:

 

"Euskal Baserri" bertako piperra

"Euskal Baserri" kukuluak (Tuterako barietatea)

"Euskal Baserri" eskarola kizkurra

"Euskal Baserri" errefautxoak

"Euskal Baserri" perrexila

"Euskal Baserri" tomatea

"Euskal Baserri" kalabazina

"Euskal Baserri" pepinoa

"Euskal Baserri" azak

"Euskal Baserri" lollo-hosto letxuga

"Euskal Baserri" haritz-hosto letxuga

"Euskal Baserri" letxuga

"Euskal Baserri" apioa

 

 

 
 
     

 

| Gu | Produktuak | Euskal Baserri | Ziurtapena | Ekoizpen | Harremana | Enplegua | Hasiera |

Horticultura ALBERRO S.L. – S.A.T. Alberro

Avda. Troia No. 23 Nave 2A9 Apdo. de Correos 21, Astigarraga - Gipuzkoa, CP 20115. Tel. (0034) 943100717 - Fax. (0034) 943009820

Diseño web: www.emcperu.com