Gernikako Piperra

(Eusko Label)

 

 

 

Gure enpresako produktu garrantzitsuenetako bat da gaur egun.

Apirilean hasi eta abenduaren 31n amaitzen dugu piperraren ekoizpena.

Europar Batasuneko herrialde guztietara banatzen dugu Gernikako Piperra.

Hotzeko garraioa.

Prezioa astero aldatzen da, eta 1,5€ (sasoi emankorrenean) eta 4,21€ (ekoizpen txikieneko unean) bitartekoa izan ohi da gutxi gorabehera.

Prezioek gorabeherak izaten dituzte urte garaiaren arabera.

Piper hau EZ DA MINA, gozoa baizik; frijitzeko piperra da.

 

 

Piper-lorearentzako polinizazio-sistema ekologikoa.

Irudi hauek erakusten duten bezala.

 

       

 

 

Piper-landarea suntsitzen duten animalien aurkako sistema naturala

Irudi hauek erakusten duten bezala.

 

       

 

 

 

Orokortasunak

 

"Gernikako Piperra" Eusko Labelak adierazten duen kalitate-izendapena, Euskal Herrian ekoiztutako eta indarrean dagoen legedia betetzen duten piperrei ematen zaie.

 

Mokaduko piper berdea, leuna, goxo-goxoa; Gernikako Piperra gutizia da.

 

Duen zaporeagatik, haragi finagatik eta gustu atseginagatik oso piper estimatua bilakatu da.

Gernikako Piperra modu askotan mahairatu daiteke: askotariko aperitiboetan osagai gisa, bera bakarrik frijituta lehenengo plater osotzat, edo beste plater batzuen osagarri.

Euskal sukaldaritzako chefek betidanik estimatu izan dute piper hori, sasoiko prestakinetan sartu ohi dute edota beste zenbait plateren osagarri gisa, honela berri- eta freskotasun-ukitua emanez.

 

 


 

Horrelakoa da Gernikako Piperra

Kalitatezko Eusko Labelarekin

 

Gernikako Piperra Euskal Herrian ekoizten da soilik.

Bertako piper-barietate bat da.

Heldutasun unerik egokienean jasotzen da uzta.

Piper oso preziatua da gastronomian, batez ere frijitzeko.

Luzera txikia du, 6-9 cm artekoa da, mokadukoa, alegia.

Ez da mina.

Ontzi bakoitzean, antzeko tamainatan datoz.

Berdexkak dira (tarteko berdetik berde ilunera) eta kolorea uniformea da piper osoan.

Itxura estua eta luzanga dute, sekzio triangeluarrarekin, gutxi markatutako bi edo hiru lokulurekin.

Pendukulu edo txortena ere berezia du, fina eta luzea.

Haragi oso fina eta samurra du, itxura freskoa eta testura leuna duena.

 

   

 

 

Prestatzeko hainbat modu.

Gehienbat frijituta, bestelako gertatzerik gabe, hartzen bada ere, askotariko aukerak eskaintzen ditu, bertako sukaldari ospetsuek garatu dituztenak eta egun oso preziatuak direnak. Hona adibide batzuk:

 

 

 
 
     

 

| Gu | Produktuak | Euskal Baserri | Ziurtapena | Ekoizpen | Harremana | Enplegua | Hasiera |

Horticultura ALBERRO S.L. – S.A.T. Alberro

Avda. Troia No. 23 Nave 2A9 Apdo. de Correos 21, Astigarraga - Gipuzkoa, CP 20115. Tel. (0034) 943100717 - Fax. (0034) 943009820

Diseño web: www.emcperu.com